2025eko urriaren 20an aukera paregabea izango dute DBHko ikasleek: ingurumenaren erronkei buruz ikasi, ikertzaile eta profesional inspiratzaileak ezagutu eta jarduera praktiko eta dibertigarrietan parte hartu ahal izango dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, BBK Kliman, EIT Food, Hub4Food eta FoodEducatorsen eskutik.
Egun honen helburua da ikasleek ingurumenarekiko kontzientzia piztea, eredu erreferentzialak ezagutzea eta etorkizun jasangarri baten aldeko konpromisoa indartzea.
📌 Zer ikusiko dugu programan?
- “Lotsa” dokumentalaren proiekzioa Garazi Sánchez surflari profesionalarekin. Kirolaren, ingurumenaren eta ausardiaren arteko loturaz arituko da.
- Javi Franco ikertzailearen hitzaldia: itsasoaren eta gizartearen osasunari buruzko hausnarketa, gure eguneroko erabakiek ozeanoetan duten eragina ulertzeko.
- Tailer dinamikoa BIOOKekin: arrainen eta kontsumo jasangarriaren sekretuak ikertuko ditugu ikerketa eta jolas baten bidez, esperientzia interaktibo eta dibertigarri batean.
Eta amaitzeko… KM.0 bazkari berezia izango dugu, Urdaibaiko paisaia zoragarriarekin gozatzeko.
🔎 Nola parte hartu?
-
Landu FoodEducators-eko unitate bat zure ikasleekin. Klase bakarrean egiteko modukoa da!
👉 Adibidez: “Elikagaien xahuketa eta galera” unitatea. Ikusi baliabidea guztiak hemen: https://www.foodeducators.eu/es/recursos/ - Behin unitatea eginda daukazuenean, bete ebaluazio-formularioa eta barruan egongo zara: https://foodeducators.eu/es/red-de-centros-escolares/formulario-de-evaluacion
Laster arte!
more